Istripu Ikerkuntza eta Berreraikitze Saileko Arduraduna. Ikerkuntza Kriminaleko eta Polizia Judizialeko Sail Nagusia – Ertzaintza

Ertzaintzako Ikerkuntza Kriminaleko eta Polizia Judizialeko Unitateko Istripu Ikerkuntza eta Bereraikitze Saileko Arduraduna.

Industria-mekanikako ingeniari teknikoa eta Ingenieritza Mekanikoko Gradua UPV-EHUn.

1986ko martxoaren 7an Euskal Herriko Polizia Autonomoan, Ertzaintzan, sartu zen; lehenengo egunetik 2004ko urria arte, Bizkaiko Trafikoko Lurralde Unitateko kide egin zutelarik.

2004ko urritik 2010eko maiatzera arte Europako Polizien Konfederazioko (EuroCOP) Batzorde Betearazleko kide  gisa aritu izan da Luxemburgon.

2010eko maiatzean Erandion egoitza duen istripuen ikerkuntza eta saileko arduradun izendatu zuten, eta egun kargu bera du.

Halaber, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian espezializazio-ikastaroetan irakaslea da polizia kanpoko aditu bezala. Etengabeko edota birgaitze prestakuntza, hala nola, bide segurtasun ikastaroa, trafiko unitateetara egokitze edota eranste ikastaroa oinarrizko AutoCAD eta tresna informatiko korporatiboetan eta Trafiko istripuen ikerketara aplikatutako AutoCAD aurreratu ikastaroa.

HITZALDIA DESKARGATU